Kluba

                Atxulaur Kirol Elkartea 1994an sortutako futbol kluba da eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribaturik dago 2263 zenbakiarekin.

                Bere jaiotzetik, erabateko dedikazio altruista izan duen pertsona talde batez izan da zuzendua kluba, taldearen mantentzean eta jokalari asko eta asko heztean lagunduz. Halaber, pertsona hauen konpromisoa beti nabaria izan da, jokalarien prestakuntza osorako beharrezkoak diren balore osagarriak transmititzeko.

                Sortu zenetik 2004.urtera artea, goi-mailan soilik egon zen presente (erregionalean). 2004.urtean futbol eskola jarri zen abian, 16 umerekin eta horrela, Eskola-Kirola proiektuan hasi zen kluba.

                2013an, sentsibilitate guztien bateratzeari ekin zitzaion, klub egonkorra lortzeko helburuarekin, gestio bakarrarekin eta Zuzendaritza-Kontseilu batekin.

                Hori behin lortuta, klubaren egitura ekonomikoa sendotzen hasi da, bai eta instalazio eta baliabide material hobeekin hornitzen ere.

                Gaur egun, 3. Lurraldeko Erregionalean duen taldeaz aparte, Atxulaurrek, Beheko Kategorietan eta Eskola-Kirolean aritzen diren 130 ume eta gazte baino gehiagoren parte-hartzea ere badu.

                Klubak, Ibaiondo polikiroldegian ditu bere kirol-instalazioak, Orozkoko Udalaren kolaborazioari esker. Azken sorkuntzako belar artifizialeko futbol-zelaia (2016ko azaroa), 480 pertsonentzako kapazitatea duen tribuna estalia, aldagelak eta bestelakoak.